ATERA ARGAZKIA EUSKARARI ETA IRABAZI SARIA!

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Aurreko edizioetako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean. Aurtengo edizioa eskualdeko Korrika kulturaleko ekintza izango da.

“Prezio berean, euskaraz!” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da EUSKARAREN PAPARAZZIAK. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta e-posta bidez (euskararenpaparazziak@gmail.com)  (Wetransfer erabiliz, behar izanez gero) edo WhatsApp bidez bidali beharko dituzte 747 449 416 zenbakira.

Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkiak bidali dituztenek irabaziko dute herri bakoitzeko saria. Izan ere, aurten eskualdeko bi sari eman ordez, herri bakoitzean sari bana ematea erabaki dute antolatzaileek. Originaltasuna eta argazkien kalitatea ere baloratuko direla adierazi dute antolatzaileek

Lehiaketan parte hartzeko ez da ez adin, ez bestelako mugarik izango, gehienez 5 argazki aurkezteko muga baino ez.

Argazkiak otsailaren 20tik martxoaren 18ra bitartean bidali beharko dira eta lehiaketaren lau irabazleek 2024ko martxoaren 25etik apirilaren 30era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 150 euroko diru-saria irabaziko dute. Martxoaren 21ean emango dira ezagutzera irabazleen izenak. Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura ditu www.oarsoarrak.eus web gunean.

Animatu parte hartzera!


FOTOGRAFÍA AL EUSKERA: UN OBJETIVO CON RECOMPENSA

INICIA LA SEXTA EDICIÓN DE «EUSKARAREN PAPARAZZIAK» EN OARSOALDEA

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea impulsa la sexta edición del concurso fotográfico «Euskararen Paparazziak», integrado en el programa «Prezio berean, euskaraz!». En sintonía con las ediciones previas, este concurso fusiona la fotografía con el comercio y la hostelería, sumándose a las actividades de Korrika kulturala en la comarca.

Con el objetivo de promover el uso del euskera en los establecimientos comerciales y hosteleros de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, el concurso invita a participantes de todas las edades a enviar sus fotografías de rótulos, carteles y escritos en euskera en los negocios de Oarsoaldea a través de WhatsApp (747 449 416) o correo electrónico (euskararenpaparazziak@gmail.com).

Las imágenes que mejor reflejen la conexión entre el euskera y el comercio o la hostelería serán premiadas, considerando la originalidad y calidad de las mismas. Se otorgará un único premio por municipio, y no hay restricciones de edad para participar, con la única condición de no enviar más de cinco fotos por concursante.

Las fotografías pueden ser enviadas desde el 20 de Febrero hasta el 18 de Marzo. Las cuatro personas ganadoras recibirán un premio de 150 € para gastar en los comercios de la comarca antes del 30 de Abril de 2024 y sus nombres se anunciarán el 21 de Marzo. Para más información y consultar las bases, visita www.oarsoarrak.eus

¡Anímate a participar y captura la esencia del euskera en Oarsoaldea!

Facebook
WhatsApp
Twitter
LinkedIn
Email